Itxi

Kataluniako Itzulia, 6. etapa

Michael Matthewsek lortu du garaipena, esprint estu batean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Euskadi Basque Country-Murias taldeko Mikel Aristi bosgarren izan da. Miguel Angel 'Superman' Lopezek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Michael Matthews australiarrak (Sunweb) irabazi du Kataluniako Itzuliko seigarren etapa, esprintean. Guztira, txirrindulariek 169 kilometroko ibilbidea egin dute Valls eta Vilaseca artean. Miguel Angel Lopez kolonbiarrak (Astana) lider jarraitzen du.

Matthews esprinterrak bigarren garaipena lortu du aurtengo Voltan, bigarren etapan ere bera izan baitzen azkarrena. Gaurkoan, Phil Bauhaus alemaniarrari (Bahrain-Merida) gailendu zaio amaiera oso estu batean.

Mikel Aristi Euskadi Basque Country-Murias taldeko txirirndularia bosgarren izan da.

Igandeko azken etaparen faltan, 'Superman' Lopezek 14 segundoko aldea du sailkapen nagusian Adam Yates britainiarrarekin (Mitchelton-Scott) eta 17koa Egan Bernal kolonbiarrarekin (Sky). Kolonbiarrak dena alde du Voltako 99. Edizioa irabazteko.

Azken etapa Bartzelonan jokatuko dute, Monykuicera zortzi aldiz igota.



Albisteak (2)

Bideoak (2)