Itxi

Nafarroako klasikoan

Miguel Indurain S.N.: Samuel Sanchezek lortu du garaipena

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadirentzako denboraldiko lehen garaipena eskuratu du txirrindulari asturiarrak, Alexandr Kolobnev eta Fabian Wegmannen aurretik.

Samuel Sanchezek (Euskaltel-Euskadi) lortu du XIII. Miguel Indurain Sari Nagusia. Asturiarrak Alexander Kolobnev (Katusha) eta Fabian Wegmann (Leopard) gainditu ditu helmugan, Puyko gainan bukatu den etapa klasikoan.

Puyko azken aldapan Sanchezek erakustaldia eman du eta bere aurkariak atzean utzi ditu garaipena lortzeko.

Sailkapena:

1. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) 4:42:47
2. Alexandr Kolobnev (Katusha) + 2
3. Fabian Wegmann (Leopard-Trek) + 7
4. Ryder Hesjedal (Garmin-Cervélo) d.b.
5. Angel Madrazo (Movistar Team) d.b.
6. Robison Chalapud (Colombia es Pasion) d.b.
7. Javier Moreno (Caja Rural) d.b.
8. Christophe Le Mevel (Garmin-Cervelo) d.b.
9. Rinaldo Nocentini (AG2R) + 16
10. Francesco Bellotti (Liquigas-Cannondale) d.b.
11. Sandy Casar (FDJ + 19
12. David Arroyo (Movistar Team) d.b.
13. Dominik Nerz (Liquigas-Cannondale) + 23
14. Beñat Intxausti (Movistar Team) d.b.
15. Darwin Atapuma (Colombia es Pasión) + 32

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)