Itxi

UCI Europe Tour

Carlos Betancurrek irabazi du Udaberriko Klasikoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

UCI Europe Tour egutegiko proba, igande honetan, jokatu da Zornotzan, 171,6 kilometroko ibilbidearekin eta Movistar taldea izan da garaile.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Carlos Betancur kolonbiarra gailendu da, igande honetan, Zornotzako Udaberriko Klasikoan. 1.1. Elite UCI egutegiko nazioarteko proba dugu herri bizkaitarrekoa, eta berriz ere, Movistar taldea gailendu da bertan.

62 txirrindulari atera dira lasterketan, eta Betancurrek sprintean irabazi du sei txirrindulariko ihesaldian barrena atera ondoren. Bigarren mailako Montecalvoko igoeran eta hirugarren mailako Autzaganeko igoeran jo dute erasoa, helmugatik 4.5 kilometro faltan.

Betancurren ondoren, Carlos Quintero (Manzana Postobon) helmugaratu da Edu Prades taldekidearen denbora berean, eta Sergio Higuita (Fundación Euskadi) kolonbiarra, laugarren.

Txomin Juaristi (Euskadi Fundazioa) bosgarren helmugaratu da eta Mikel Bizkarra (Euskadi-Murias) seigarren.

Bederatzi taldek hartu dute parte Udaberriko Klasikoan eta azken urteetan bezala, Movistar izan da WorldTour mailako talde bakarra.


Albisteak (1)

Bideoak (3)