Itxi

Turkiako Itzulia, 3. etapa

Fabio Jakobsen esprintean gailendu da, Bennett liderraren aurretik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bennett irlandarrak sailkapen nagusiaren lehen postuan jarraitzen du, baina orain 20 segundoko aldea dauka Felix Grossshartner austriarrarekin, eta 22koa Jhonatan Restrepo kolonbiarrarekin.

Fabio Jakobsen. Argazkia: Efe.

Fabio Jakobsen holandarrak (Deceuninck Quick Step) Sam Bennetti esprintean irabaztea lortu du, azkenean, irlandarra lehen bi etapetan garaipena eraman ostean. Gaurkoan bigarren egin duen arren, Bennettek sendotu egin du sailkapen nagusian duen lidergoa.

Hirugarren etapan 122 kilometroko ibilbidea egin dute Çanakkale eta Edremit artean. Mark Cavendish hirugarren izan da esprintean, Caleb Ewan australiarraren aurretik.

Haizea aurrez izan dute txirrindulariek eta tropela bat eginda sartu da azken 10 kilometroetan, sei txirrindulariko ihesaldia bertan behera geratu ostean (talde horretan, Euskadi Muriaseko Urko Berrade izan da, besteak beste).

Max Richeze argentinarrak lan ona egin du Jakobsen esprintean ondo kokatzeko eta, gaurkoan bai, holandarra Sam Bennett baino azkarrago ibili da denboraldiko bere hirugarren garaipena lortzeko. Aurretik Algarveko Itzulian eta Escaldako Sari Nagusian etapa bana irabazi ditu.

Bennett, sendo lidergoan

Bennettek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, baina orain 20 segundoko aldea du Felix Grossshartner austriarrarekin, eta 22koa Jhonatan Restrepo kolonbiarrarekin.

Ostiralean laugarren etapa jokatuko dute, 194,3 kilometrokoa, Balikesir eta Bursa artean.



Albisteak (3)