Geogheganen garaipena
Aranburu bigarren eta Pello Bilbao laugarren, Alpeetako Tourreko lehen etapan
Erredakzioa
Tao Geoghegan Hartek (Sky) irabazi du lehen etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Alex Aranburu (Caja Rural) bigarren izan da, eta Pello Bilbaok (Astana) laugarren amaitu du.
Tao Geoghegan Hartek (Sky) irabazi du Alpeetako Tourreko lehen etapa, eta liderraren elastikoa jantzi du. Britainiarra garaile atera da, 144 kilometroko ibilbidea izan duen estreinako etapan.
Geoghegan Hartek 24 urte ditu, eta bere kirol-ibilbideko lehen garaipena eskuratu du. Esprintean nagusitu da, bigarren izan den Alex Aranburu (Caja Rural) eta hirugarren amaitu duen Roland Thalmann (Voralberg) menderatuta. Pello Bilbao (Astana) laugarren izan da, eta Mikel Iturria (Euskadi Murias) hamabosgarren.