Gaztela eta Leoneko Itzulia
Enrique Sanz (Euskadi) gailendu da azken etapan eta Cimolai sailkapen nagusian
Agentziak | Erredakzioa
Azken metroetan erasoa jo eta aldea zabaldu du helmugan bakar-bakarrik sartzeko.
Enrique Sanzek (Euskadi-Murias) irabazi du Gaztela eta Leoneko hirugarren eta azken etapa. Sailkapen nagusian, berriz, Davide Cimolai (Isarel Cycling Academy) gailendu da.
Guztira, txirrindulariek 151 kilometroko ibilbidea egin dute Leon eta Villafranca del Bierzo artean.
Sanzek erasoa jo du azken metroetan eta helmugara bera bakarrik iritsi da, garaipena lortu eta lehen etapan ihes egindako garaipenak utzitako arantza kentzeko.