Itxi

Romandíako Tourra, 2. etapa

Etapa garaipena eta lidergoa Roglicenzat

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Jumbo-Vismaeko taldeburua, iazko irabazlea, azkarrena izan zen helmugara heldu zen tropeltxoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Primoz Roglic esloveniarrak erdietsi zuen garaipena Suitzako Romandiako Tourreko 2. etapan. Lehen eguneko erlojuaren kontrako atarikoan segundo bakarrera amaitu eta gero bigarren egunean lidergoa eskuratu zuen.

Jumbo-Vismaeko taldeburua, iazko Romandiako Tourreko irabazlea, azkarrena izan zen helmugara heldu zen 20 gizoneko tropeltxoan. 168,4 kilometro burutu zituzten eta bost mendate gainditu Neuchatel eta La Chaux-de-Fonds herrien artean.

David Gaudu (Groupama-FDJ) frantziarrak bigarren egin zuen esprinterrean eta Rui Costa (Emirates) portugaldarrak hirugarren.

Sailkapen nagusian Roglicek 10 segundo aldea du Rui Costarekin, 12 segundo David Gaudurekin eta 13 segundo Geraint Thomasekin, azken Frantziako Tourrako irabazlearekin.

Albisteak (2)

Bideoak (1)