Itxi

62. EKITALDIA

Quintero kolonbiarrak eskuratu du Asturiasko Itzuliko lehen etapa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Manzana Postobon taldeko txirrindularia lider jarri da lasterketako 62. edizioko lehen etapa esprintean irabazi eta gero.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Carlos Julian Quintero (Manzana Postobon) txirrindulari kolonbiarra gailendu da esprintean amaitu den Asturiasko Itzuliko lehen jardunaldian. Oviedo eta Pola de Lena artean jokatu den etapak 179 kilometro izan ditu.

Kolonbiarraren atzetik helmugaratu dira Orluis Aular venezuelarra (Matrix-Powertag) eta Richard Carapaz (Movistar Team) ekuadortarra, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Txirrindulariek bi aldiz igaro behar izan dute etapan zehar Carabanzo gainetik, eta bigarren pasada baliatu du tropel nagusiak eguneko ihesaldia harrapatzeko. Saiakera horretan bi iheskidek parte hartu dute: Francisco Mancebok (Matrix-Powertag) eta Daniel Turekek (Israel Cycling Academy).

Etapako garaipena Carabanzotik behera jo duten txirrindularien artean lehiatu da, eta guztien artean Quintero agertu da azkarren.

Larunbatean lasterketako bigarren etapa jokatuko da, Soto de Rivera eta Cangas de Narcea artean (171,1 km). Acebo gaina izango da ibilbideko interesgune handiena, aurten, gainera, berritasun batekin dator; izan ere, % 14ko maldak dituen mendatea jaitsieran amaituko da lehen aldiz.

Albisteak (1)

Bideoak (1)