Itxi

Asturiasko Itzulia (3. etapa)

Carapazek irabazi du Asturiasko Itzulia

eitb.eus

Leer en Castellano

Richard Carapazek (Movistar) lidertzari eutsi dio, eta Edgar Pintok (Porto) irabazi du azken etapa.

Richard Carapaz, 2019ko Asturiasko Itzuliko irabazlea. Argazkia: EFE

Richard Carapazek (Movistar) irabazi du 2019ko Asturiasko Itzulia. Liderraren elastikoarekin ekin dio Cangas del Narcea eta Oviedo artean egin den, eta 119 kilometroko ibilbidea izan duen hirugarren eta azken etapari, eta ondo eutsi dio lidertzari.

Azken etapako irabazlea Egdar Pinto (Porto) izan da. Pinto tropelarekiko metro bazuetako abantailarekin iritsi da helmugara, eta etapa irabazi du. Carlos Quintero (Manzana Postobon) izan da bigarren, eta Jonathan Lastra (Caja Rural) hirugarren.

Sailkapen nagusian, Richard Carapzek bete du lehen postua, Krists Neilands izan da bigarren, eta Aleksandr Vlasov hirugarren.

Albisteak (1)

Bideoak (2)