Itxi

Emakumeen Bira 2019

Elisa Longho txapeldun, azken etapa irabazita

Erredakzioa

Leer en Castellano

Txirrindulari italiarrak garaipena eskuratu du laugarren eta azken etapan, eta Emakumeen Bira irabaztea lortu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Elisa Longho (Trek Segafredo) italiarra da 2019ko Emakumeen Birako irabazlea, azken etapan garaipena lortu ostean. Laugarren etapa Oñatin hasi eta bukatu da, 156 kilometroko ibilbidea izan duelarik.

Longhok garaipena bideratuta utzi du Lehen Mailako San Asensiorako igoeran, helmugatik 18 kilometrora. Etapa hasi denean Amanda Spratt liderrak 12 segundoko abantaila izan du Longhorekiko, baina italiarrak 4 segundo atera dizkio Spratten multzoari helmugan, eta hamar segundoko gainsaria izan duenez, Emakumeen Bira irabaztea lortu du. Amanda Spratt izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Soraya Paladin hirugarren.

Albisteak (1)

Bideoak (2)