Atariko etapa
Romandiako Tourra: Jonathan Castroviejok lortu du garaipena
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadiko bizkaitarrak, Taylor Phinney (BMC) erlojupekoan gainditu egin du eta probako lehen liderra bilakatu da.
Jonathan Castroviejo bizkaitarrak irabazi du Romandiako Tourreko atariko etapa. Euskaltel Euskadiko txirrindularia azkarrena izan da erlojupekoan eta probako lehejn liderra bilakatu da. Castroviejok denboraldiko hirugarren garaipena lortu du talñde laranjarentzat.
Bigarren, Taylor Phinney (BMC) izan da eta hirugarren Leigh Howard (HTC).
Sailkapena:
1. Jonathan Castroviejo (Euskaltel-Euskadi) 3:40.42
2. Taylor Phinney (BMC) 3:40.69
3. Leigh Howard (HTC) 3:41.55
4. Geoffrey Lequatre (RadioShack) 3:42
5. Denis Van Winden (Rabobank) 3:43.40
6. Patrick Gretsch (HTC-Highroad) 3:43.90
7. Mark Renshaw (HTC-Highroad) 3:44.06
8. Alexandre Vinokourov (Astana) 3:44.37
9. Daniele Bennati (Leopard-Trek) 3:44.42
10. Gorka Verdugo (Euskaltel-Euskadi) 3:44.61