Itxi

Dauphine Libere 2019

Boasson Hagenek Dauphineko lehenengo etapa irabazi du, esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Norvegiarrak Dauphine Libereko lehenengo etapa irabazi du eta lasterketako lehenengo liderra da. Astelehenean Mauriac eta Craponne-sur-Arzon bitarteko bigarren etapa izango dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Edvald Boasson Hagen (Dimension Data) norvegiarrak Aurillac eta Jussac arteko lehenengo etapa irabazi du eta, horrenbestez, 2019ko Dauphine Libereko lehenengo liderra da.

Dimension Datako sprinterrak azkenengo metroetan Philippe Gilbert (Deceuninck-Quick Step) eta Wout Van Aert (Team Jumbo-Visma) garaitu behar izan ditu lehenengo etapako garaipena lortzeko.

Goiz sortu da lasterketako ihesaldia, 11. kilometroan. Hala ere, Deceuninck-Quick Step-ek erritmo gogorra jarri du tropelean eta iheslariak harrapatu egin dituzte.

Astelehenean, Mauriac eta Craponne-sur-Arzon arteko etapa izango dugu. Dauphine Libereko bigarren etapak 180 km eta zortzi mendate ditu.

Albisteak (2)

Bideoak (1)