Kargatzen...
Itxi

Kirurgialariaren aburuz

Froomek 6 hilabete beharko ditu bere mailarik onena berreskuratzeko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Eskuineko femurra, aldaka bat, ukondoa eta hainbat saihets apurtu zituen Dauphineko erlojupekoa prestatzen ari zela.

Chris Froome

Chris Froome britainiarrari ostegunean egin zioten ebakuntza. Froomek kolpe handia hartu zuen orduko 54 kilometroko abiaduran zihoala bizikletaren kontrola galdu ostean. Eskuineko femurra, aldaka bat, ukondoa eta hainbat saihets apurtu zituen, eta kordea ere galdu zuen. Lesio hori sendatzeko ebakuntza egin zioten Saint-Etieneneko ospitalean.

Errekuperazioa luzea izango da eta Giorgio Gresta kirurgialariak gutxi gorabehera sei hilabete beharko dituela bere mailarik onena lortzeko iragarri zuen bart Italiako La Gazzetta dello Sport egunkarian.

'Errekuperazio epea borroka egiteko bere gogoaren arabera joango da eta nik ondo ikusten dut Froome, oso motibatuta. Beraz, hilabete batzuk, sei esango nituzke, behar izango ditu sasoian bueltatzeko', gehitu zuen Grestak.


Albisteak (2)