Kargatzen...
Itxi

Criterium Dauphiné, 7. etapa

Poelsek eraman du etapa nagusia

eitb.eus

Leer en Castellano

Fuglsang, lider berria, eta Buchmann, bigarren eta hirugarren helmugaratu dira Pipayko helmugan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Criterium Dauphineko 7. etapa Saint-Genix-Les-Villages eta Les Sept Laux-Pipay artean jokatu da, guztira 133.5 kilometro burutu dituzte txirrindulariek eta azkenak euripean.

1. Mailako hiru mendate igaro dituzte eta jardunaldia bukatzeko Maila Bereziko mendatea.

Pipayeko azken aldapetan Fuglsangek (Astana Pro Team) eta Buchmannek (Bora-hansgrohe) jo dute erasoa, baina faboritoen taldean Wout Poelsek aurrera egin, bikotea harrapatu eta azken metroetan aurreratu ere egin ditu garaipen handia eskuratzeko; Ineoseko Chris Froome bere taldekideari eskaini ahal izan dio garaipena.

Jakob Fuglsangek egin duen bigarren postuari esker Dauphineko lider berria da ; Adam Yates (Michelton.Scott) bigarren da orain 8 segundora eta hirugarren Tejay Van Garderen (EF Education First), 20ra.


Albisteak (6)

Bideoak (1)