Suitzako Tourra, 2. etapa
Luis Leon Sanchezek irabazi du Langnau im Emmentalen
EITB.EUS
Astana taldeak lan bikaina egin du, tartean Omar Fraileren erasoa Chuderhüsiko aldapetan, eta azkenean Luis Leonen erasoak izan du saria helmugan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Langnau im Emmentalen hasi eta amaitu da Suitzako Tourreko bigarren etapa. Gaurkoan ibilbide gorabeheratsua izan dute txirrindulariek, ia atsedenik gabekoa eta ihesaldietarako aproposa.
Astana taldeak gurutze gorri batekin zeukan etapa markatua. Azken kilometroetan tropelean buru belarri jarri dira lanean ihesaldia bertan behera botatzeko; lehenengo Omar Frailek jo du erasoa eta aurreko gizonak harrapatu ditu, baina ezin izan du aurrera egin, ondoren Luis Leon Sanchezek jo du erasoa eta horrek bai lortu du bere helburua eta bakar bakarrik heldu da helmugara.
Sei segundoko aldea lortu du bigarren taldetxo batekin, Peter Saganekin (Bora) buruan; Matteo Trentinek (Mitchelton-Scott) hirugarren egin du eta Kasper Asgreenek (Deceuninck) laugarren. Denbora sariari esker Danimarkako txirrindularia da lider berria Rohan Dennisen (Bahrein) ordez.
SAILKAPENA
And the winner of the 2nd stage is: @LLEONSANCHEZ @AstanaTeam pic.twitter.com/eXT0c8u3j5
— Tour de Suisse (@tds) 16 de junio de 2019