Itxi

SUITZAKO ITZULIA

Sagan lider jarri da hirugarren etapa irabazi ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Eslovakiarra nagusitasunez gailendu zaie esprintean Elia Viviani italiarrari eta John Degenkolb alemaniarrari.

Peter Sagan, podiumean elastiko horiarekin. Argazkia: EFE

Peter Sagan (Bora) eslovakiarrak Suitzako Itzuliko lidergoa eskuratu du astelehen honetan, Flamatt eta Murten artean jokatu den lasterketako hirugarren etapa (162,3 kilometro) irabazi eta gero.

Saganek bere indarra eta abilezia baliatu ditu helmugara heldu aurretik zegoen harbide tartean. Berrehun metro besterik ez dira izan, baina eslovakiarrak lehia estua izan du tarte horretan John Degenkolb (Trek Segafredo) alemaniarrarekin, posizio egokiena bereganatzeko. Azkenerako, eslovakiarra nagusitu da, eta hortik aurrera ez du areriorik izan etaparen borrokan.

Borako txirrindulariaren atzetik sartu dira Elia Viviani (Deceuninck) italiarra, bigarren, eta Degenkolb bera (Trek-Segafredo), hirugarren.

Etapa garaipenari liderraren maillota gaineratu dio Saganek, helmugan eskuratu duen 10 segundoko gain-saria dela medio. Horrenbestez, gaur arte lehen postuan zegoen Kasper Asgreen (Deceuninck) daniarra bigarren da orain sailkapenean.

Astearte honetan, laugarren etapa korrituko dute parte-hartzaileek, Murten eta Arlesheim artean (163,9 kilometro).

Albisteak (4)

Bideoak (1)