75. EDIZIOA
2020ko Espainiako Itzulia Utrechten hasiko da, abuztuaren 14an
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lehendabizikoaz gain, lasterketak beste bi etapa korrituko ditu Herbeheretatik zehar.
Espainiako Itzuliaren 75. ekitaldia 2020ko abuztuaren 14an abiatuko da Utrecht hiritik (Herbehereak). Hala eman du jakitera lasterketa antolatzen duen Unipublic enpresak astearte honetan.
Horrez gain, abuztuaren 15en eta 16an jokatuko diren bigarren eta hirugarren etapak ere Herbeheretatik zehar korrituko dituzte txirrindulariek, Utrechteko eta Ipar Brabanteko probintzietatik barrena, hain zuzen ere.
Hartara, lasterketak 410 kilometro beteko ditu Herbeheretan, hiru etapatan banatuta. Lehenengoak 23,7 kilometro izango ditu; bigarrenak, 183 eta hirugarrenak, 194.