Itxi

Erlojupeko Espainiako Proba

Castroviejo, bosgarrenez txapeldun; Bilbao eta Izagirre podiumean

eitb.eus

Leer en Castellano

Ineoseko bizkaitarrak eta Pello Bilbao eta Gorka Izagirre Astanako euskal txirrindulariek urrea, zilarra eta brontzea eskuratu dute, hurrenez hurren, Espainiako Erlojupeko Txapelketan

Pello Bilbao, Jonathan Castroviejo eta Gorka Izagirre podiumean. Argazkia: @RFECiclismo

Jonathan Castroviejo (Team Ineos) getxoztarrak bosgarren aldiz bereganatu du Espainiako Erlojupeko txapelketa, bera izan baita indartsuena ostiral honetan Yeclan (Murtzia) korritu den proban. Bizkaitarrak berrogeitasei minutu eta segundo bat (46:01) behar izan ditu 39,4 kilometroko ibilbidea betetzeko.

Castroviejok 49 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatu den Pello Bilbao (Astana) gernikarrari. Hirugarren denborarik onena beste euskal txirrindulari batek lortu du, Gorka Izagirre (Astana) ormaiztegiarrak, hain zuzen ere. Izagirrek irabazleak baino 1:28 gehiago eman du bizikleta gainean helmugara iristeko.

Horrenbestez, hiru euskal txirrindularik irabazi dituzte txapelketako urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak.

Albisteak (4)