Murtzian
Alejandro Valverdek Espainiako Txapelketa irabazi du, 39 urterekin
Agentziak | Erredakzioa
Euskal txirrindularirik onena Pello Bilbao izan da. Bizkaitarra zortzigarren izan da helmugan, irabazlearengandik 18 segundora.
Alejandro Valverde (Movistar) egungo munduko txapelduna gailendu da Espainiako Txirrindularitza Txapelketan, Luis Leon Sánchez (Astana) esprintean mendean hartuta.
Valverde 2008ko txapelketan (Talavera de la Reinan) eta 2015ekoan (Caceresen) ere gailendu zen.
Brontzezko domina Jesus Herradak (Cofidis) irabazi du.
Txirrindulariek 194,9ko ibilbidea egin dute, Los Alcazaresetik aterata. Faboritoak ezustean harrapatzeko hainbat saiakera izan dira, baina lasterketa azken kilometroetan erabaki da, aurreikusita zegoen txirrindularien artean.
Pello Bilbao izan da euskal txirrindularirik onena. Zortzigarren egin du, Valverdek baino 18 segundo gehiago erabili dituelako.