Itxi

Baieztatuta

Egan Bernal Donostiako Klasikoan egongo da

Erredakzioa

Leer en Castellano

2019ko Frantziako Tourreko irabazlea, Donostiako Klasikoko parte hartzaileen artean egongo da larunbat honetan.

Egan Bernal, 2019ko Tourreko irabazlea, Geraint Thomasekin batera. Argazkia: EFE

ETBk jakin duenez, Egan Bernal 2019ko Tourreko irabazleak parte hartuko du Donostiako Klasikoan, larunbat honetan. Ondorioz, kolonbiarra lasterketa donostiarreko izar nagusienetako bat izango da.

Tourra amaitu ostean, taldeak hasi dira Donostiako Klasikoan parte hartuko duten txirrindulariak baieztatzen, eta, gero eta ospe handiagoko txirrindulariak izango dira larunbatean, Donostian. Adibidez, Julian Alaphilippe iazko txapeldunak ere, asteazken honetan baieztatu du Klasikoan egongo dela.

Izen horiez gain, ez da ahaztu behar Movistarreko Mikel Landa eta Alejandro Valverde txirrindulariak ere Donostiako Klasikoan parte hartuko dutela, eta garaipena lortzeko faboritoen artean daudela.


Albisteak (3)