Bi urterako
Trek-Segafredo taldeak Vincenzo Nibali fitxatu du
Erredakzioa
Bi denboraldirako kontratua sinatu du txirrindulari italiarrak. Vincenzorekin batera, haren anaia Antoniok ere bi denboraldirako sinatu du Trekekin.
Vincenzo Nibalik bi urterako kontratua sinatu du Trek-Segafredo taldearekin. Fitxaketa, ostegun honetan jakinarazi du Trek-Segafredo taldeak. Vincenzo, anaia duen Antoniorekin egongo da taldean, bi denboraldirako kontratua sinatu baitu talde italo-amerikarrarekin.
"Nire bihotza jarraitu, eta talde honekin fitxatzea erabaki nuen, jakinda oso lehiakorra eta serioa dela", adierazi du Vincenzo Nibalik. 34 urte ditu, eta 2010eko Vuelta, 2014ko Frantziako Tourra, eta 2013ko eta 2016ko Italiako Giroak irabazi ditu, besteak beste.
Antonio Nibalik 26 urte ditu, eta Vincenzorekin batera jarraituko du, 2017an Bahrain Meridarekin fitxatu zuenean egin bezala. Oraingoan, ordea, Trek-Segafredon egongo da haren anai nagusiarekin.