Europako Txapelketa
Remco Evenepoel, txapeldun erlojupeko Europako Txapelketan
Agentziak | Erredakzioa
Belgikako gazteak garaipenak lortzen jarraitzen du eta gaurkoan, Donostiako Klasikoa irabazi ostean, Europako txapelketan garaile izan da.
Remco Evenepoel belgikarrak txirrindularitza profesionalean bidea egiten jarraitzen du eta Europako erlojupeko txapelketa irabazi du. Deceuninck-Quick Stepeko gazteak Donostiako Klasikoa ere irabazi zuen.
19 urteko txirrindulariak 24:55ko denborarekin lortu du garaipena, Kasper Asgreenen aurretik. Hirugarren postua Edoardo Affini italiarrak lortu du.