Poloniako Itzulia, 6. etapa
Jonas Vingegaardek etapa irabazi eta lidergoa hartu du
Agentziak | Erredakzioa
Vingegaardek erasoa jo du helmugarako 100 kilometroren faltan eta iheskideak atzean utzi ditu.
Jonas Vingegaard danimarkarra gailendu da Poloniako Itzuliko 6. etapan, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da. Pavel Sivakov errusiarra bigarren da, lau segundora.
Hirukote batek ihes eginda eman du etaparen zatirik handiena: Vingegaardek, Sivakovek eta Jai Hindleyk hasierako kilometroetan egin dute salto tropel nagusitik.
Ondoren, eta helmugarako 100 metrora, Vindegaard danimarkarrak erasoa jo du eta berak eraman du etapa garaipena. Halaber, eta lortutako denborari esker, sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da.
Ostiral honetan Poloniako Itzuliko zazpigarren eta azken etapa jokatuko da, 153 kilometrokoa, Bukoian Resort eta Tatrzanska artean.