Itxi

Poloniako Itzulia, 7. etapa

Pavel Sivakovek irabazi du Poloniako Itzulia

Leer en Castellano

Azken etapa Matej Mohoric esloveniarrak irabazi du. Ion Izagirre gipuzkoarrak hamaikagarren egin du sailkapen nagusian.

Mohoric, helmugara iristen. Argazkia: Efe.

Pavel Sivakov (Ineos) errusiarrak irabazi du Poloniako Itzuliko 76. edizioa, azken etapan sailkapeneko lidergoan zihoan Joan Vingegaard danimarkarra gaindituta.

Ineos taldeak Vingegaard atzean uztea lortu du azken etapako azken kilometroetan. Guztira, 132 kilometroko ibilbidea egin dute Bukowina Tatrzanska inguruan, eta etapa garaipena Matej Mohoric (Bahrain Merida) esloveniarrarentzat izan da. Mohoricek alde egin du talde nagusitik helmugarako 57 kilometro falta zirenean.

Nelson Powles estatubatuarra bigarren izan da eta Dani Navarro espainiarra seigarren, irabazlearengandik minutu eta 57 segundora.

Sailkapen nagusian, Sivakovel bi segundo atera dizkio Jai Hindley australiarrari, 12 Diego Ulissi italiarrari eta 14 Sergio Higuita kolonbiarrari.

Ion Izagirre gipuzkoarra hamaikagarren izan da.

Aurtengo edizioak zorigaiztoko protagonista izan du, Bjorg Lambrecht 22 urteko txirrindularia. Belgikarra hil egin zen erorikoa izan ostean. Bere omenez, Mohoric zeruri keinu eginez sartu da helmugan.

Albisteak (3)