Ofiziala
Lourdes Oyarbidek Movistarrekin berritu du 2021eko denboraldi amaierara arte
Agentziak | Erredakzioa
Arabako txirrindulariak emaitza onak izan ditu aurtengo denboraldian. Horien artean nabarmenena, Donostiako Klasikoan lortutako seigarren postua.
Movistar taldeak Lourdes Oyarbide euskal txirrindularia berritu du, 2021eko denboraldi amaierara arte.
Arabako txirrindulariak emaitza onak izan ditu aurtengo denboraldian. Izan ere, Oyarbidek Burgosko Itzuliko etapa garaipen bat, Turingiako Itzuli alemaniarraren podiuma eta Donostiako Klasikoan 6. postua lortu du.