Burgosko Itzulia 2019
Nizzolok irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa
Erredakzioa
Italiarrak Alex Aranburu euskalduna menderatu du esprintean azkenengo metroetan eta etapa garaipena eskuratu du.
Giacomo Nizzolo italiarrak (Dimension Data) irabazi du 2019ko Burgosko Itzuliaren lehenengo etapa. Helmugako argazkia izan da bertan protagonista; izan ere, italiarra eta Alex Aranburu euskalduna (Caja Rural) elkarrekin helmugaratu dira, eta esprint oso parekatua egin dute.
Etapako iheslariek sei minuturainoko aldea izan dute, etapako hasierako kilometroetan, baina tropelak bertan behera utzi du ihesaldia helmugarako 8 kilometro falta zirenean.
Bestalde, txirrindulariek etapa garaipena bilatu dute Gazteluko Behatokiko igoeran. Dena dela, Giacomo Nizzolo eta Alex Aranburu izan dira helmugan lehenak.
Amaieran, helmugako argazkiak erabaki du garaipena, italiarraren eta euskaldunaren arteko esprint oso parekatua izan baita. Nizzolorentzat izan da etapako garaipena, eta, horrenbestez, Dimension Data taldeko txirrindulariak eskuratu du 2019ko Burgosko Itzuliaren sailkapen orokorreko liderraren maillota.