Itxi

Burgosko Itzulia 2019

Alex Aranburu izan da Cluniako helmugan garaile

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Caja Ruraleko txirrindulari euskaldunak azken igoerako aldapan aurkari guztiak gainditu ditu, esprintean, eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alex Aranburuk irabazi du 2019ko Burgosko Itzuliaren laugarren etapa. Caja Ruraleko txirrindulari euskaldunak denboraldiko bere bigarren garaipena lortu du, Cluniako helmugan. Ivan Sosa kolonbiarrak (Team INEOS) sailkapen nagusiko lehenengo postua mantendu du.

Burgosko Itzuliaren laugarren etapak hasiera-hasieratik mugimendua izan du. Izan ere, etapa hasi eta kilometro gutxira, ihesaldia sortu da.

Hala ere, Tropelak iheslariak harrapatu egin ditu etapa amaitzeko sei kilometro eskas falta zirenean, eta Cluniako azken kilometroei ekin dio.

Azken metroetan, Movistarrek egindako eraso baten ostean, Alex Aranburuk indartsu esprintatu du eta denboraldiko bere bigarren garaipena eskuratu du.

Sailkapen orokorrari dagokionez, ez da aldaketarik izan. Beraz, Ivan Sosa kolonbiarrak lider jarraitzen du.

Bihar, 2019ko Burgosko Itzuliaren bosgarren eta azken etapa izango da. Neilako Aintziretan amaiera duen etapa horrek 146 kilometroko ibilbidea izan du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)