15 denboraldi
Imanol Erviti, 2021era arte Movistarren
eitb.eus
35 urteko nafarrak bi urte gehiago berritu du kontratua.
Imanol Ervitik bi urte luzatu du bere kontratua Movistar Team taldearekin, beraz, 2021era arte egongo da Eusebio Unzueren aginduetara.
Guztira hamabost denboraldi emango ditu talde berean nafarrak. 35 urte txirrindularia da eta beti taldeburuentzat lanean, taldeko gizona eta guztiek ondoan izan nadi duten txirrindularia.
Frantziako Tourrean hamar aldiz hartu du parte jarraian, huts egin gabe, eta Espainiako Itzulian, hamabi.
Bi garaipen ditu Vueltan, 2008an Las Rozasen eta 2010ean Vilanova i la Geltrun .