Kargatzen...
Itxi

Espainiako Itzulia, 14. etapa

Sam Bennett gailendu da Oviedon, eta Roglicek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Etapako azken partean hainbat txirrindularik erorikoa izan dute eta horrek azken esprinta baldintzatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sam Bennett Bora Hansgrove taldeko irlandarrak bere bigarren garaipena lortu du Vueltako aurtengo edizioan, 14. etapa irabazita. Guztira, 188 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek San Vicente de la Barquera eta Oviedo artean. Primoz Roglic esloveniarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

Azken partean hainbat txirrindularik erorikoa izan dute eta horrez azken esprinta baldintzatu du. Helmugan azkarrena Sam Bennett izan da, 4 ordu 28 minutu eta 46 segundoko denbora eginda, orduko 42 kilometroko batez besteko abiaduran. Bigarren Maximiliano Richeze argentinarra (Deceuninck) izan da eta hirugarren Tosh Van der Sande belgikarra (Lotto Soudal).

Sailkapen nagusian Primoz Roglicek lider jarraitzen du. Bigarren Alejandro Valverde dago, 2:25era, hirugarren Tadej Pogacar 3:01era, laugarren Miguel Angel “Superman” Lopez 3:18ra eta bosgarren Nairo Quintana 3:33ra.

Igandean 15. etapa jokatuko dute, 154,4 kilometrokoa, Tineo eta Aceboko Santutegiaren artean.



Albisteak (3)

Bideoak (1)