Munduko Txapelketa
Elosegui, hamazazpigarren 23 urtez azpiko erlojupekoan
Erredakzioa
Iñigo Elosegui bizkaitarra 17. izan da Yorkshireko Munduko Txapelketako erlojupeko proban. Xabier Mikel Azparren gipuzkoarrak 46. postuan amaitu du.
Mikkel Bjerg da 23 urtez azpiko erlojupeko munduko txapelduna, Yorkshireko (Erresuma Batua) Munduko Txapelketako proba honetan garaipena lortu ostean. Hirugarrenez jarraian lortu du urrezko domina danimarkarrak.
Txirrindulariek, 30,3 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute, errepidea oso bustita egon delarik. Ian Garrison (AEB) bigarren izan da, eta Brandon McNulty (AEB) hirugarren.
Euskal ordezkariei dagokienez, Iñigo Eloseguik 17. postuan bukatu du erlojupekoa, irabazlearekiko 2'03"ra; Xabier Mikel Azparren donostiarra, aldiz, 46. izan da Bjergekiko 3'59"ra.