Sare sozialetan
Euskadi Murias taldeko txirrindulariek esker oneko hitzak izan dituzte
Erredakzioa
Taldea desagertu egingo dela iragarri ostean, txirrindulariek esker ona agertu diote Euskadi Muriasi, sare sozialetan argitaratutako mezuen bitartez.
Euskadi Muriasek taldea desagertu egingo dela iragarri zuen astelehenean, irailaren 30ean, eta bertan ibilitako txirrindulariek esker oneko mezuak zabaldu dituzte sare sozialetan. Gotzon Udondo berangoztarrak, esaterako, "profesionala izateko aukera eman izana" eskertu dio taldeari, eta "esker oneko hitzak besterik ez dut urte hauetan bizitako guztiagatik", gaineratu du:
Hace 4 años me distéis la oportunidad de ser profesional con esta gran familia. Solo tengo palabras de agradecimiento por todo lo vivido en este tiempo. Ha sido un placer¿
— Gotzon Udondo (@GotzonUdondo) September 30, 2019
Eskerrik asko @muriasgrupo @muriasteam https://t.co/VdIZ0wqur6
"Triste, baina betiko eskertuta nago azken 5 urteetan nire familia izan denarekin. Eskerrik asko, Jon Odriozola eta Euskadi Murias talde osoari, orain naizena zuei esker naiz eta", idatzi du Mikel Bizkarrak.
Triste, pero eternamente agradecido a la que ha sido mi familia por estos ultimos 5 años.
— Mikel Bizkarra (@MikelBizkarra) September 30, 2019
Eskerrik asko Jon Odriozola eta @MuriasTeam osoari, orain naizena zuei esker naiz eta. pic.twitter.com/nerr8eQIkK
Mikel Iturriak ere taldearekin eskertuta agertu da, eta bere ametsak eta taldekideenak gauzatzeko aukera eman izana eskertu dio.
Eskerrik asko @muriasteam @muriasgrupo urte hauetan nire eta beste askoren ametsak egi bihurtzeko aukera emateagatik!¿ https://t.co/nAWSyHRXuz
— Mikel Iturria (@Itturri46) September 30, 2019
"Profesionala izateko, ikasteko eta zuen ondoan hazteko aukera eman zenidaten. Familia honetan urte zoriontsu bi eman ondoren, taldeak taldeak agur esango du. Baina elkarrekin eman ditugun une atseginak eta errepikaezinak ez dira inoiz desagertuko", idatzi du Sergio Samitierrek.
Me disteis la oportunidad de ser profesional, aprender y crecer a vuestro lado
— Sergio Samitier (@SergioSamitier) September 30, 2019
Tras 2 años muy felices en esta familia el equipo dice adios
Lo que nunca despareceran seran los buenos ratos y momentos únicos que hemos vivido juntos
eskerrik asko @MuriasTeam @MuriasGrupo pic.twitter.com/Osca7gTxKS
Astana taldeak fitxatu berri duen Oscar Rodriguezek ere esker ona adierazi dio Euskadi Muriasi: "Hazten ikusi nauzue Euskadi Muriasen elastikoa Europako lasterketa onenetako batzuetatik eraman ditudan hiru urte hauetan. Ohorea izan da, benetan, talde honetako kidea izan izana. Agur eta eskerrik asko".
Me habéis visto crecer durante estos 3 años llevando el maillot de @euskadi_murias por algunas de las mejores carreras de Europa.
— Oscar Rodriguez (@O_RodGar) September 30, 2019
Ha sido un verdadero orgullo formar parte de este equipo.
Agur eta eskerrik asko #GureTaldea pic.twitter.com/KslBGAjLyi