Caja Rural kanpo gelditu da
Espainiako Vueltako talde gonbidatuak konfirmatu dituzte
Erredakzioa
Geox, Andalucia Caja Granada, Skil-Shimano eta Cofidis izango dira 2011ko talde gonbidatuak.
Espainiako Vuetlak 2011ko ediziorako taldeak konfirmatu ditu. UCI Pro Tourreko 18 taldeez gain, Cofidis talde frantziarra, Skil-Shimano holandarra eta Andalucia Caja Granada eta Geox-TMC gonbidatu dituzte antolatzaileek. Caja Rura, itzulitik at gelditu da.
Hala ere, zuzendaritza orokorrak adierazi duen arabera, talde batek ez badu parte hartzen, Caja Ruralek ordezkatuko du.