1876an, lehen edizioa
Gaur jokatuko da Milan-Turin lasterketa, munduko klasikorik zaharrena
Agentziak | Erredakzioa
Alejrandro Valverde, Mikel Landa, Egan Bernal, Madas Pedersen, Julian Alaphilippe eta Superman Lopez dira faborito nagusienak 100. edizioa irabazteko.
2019ko Milan - Turin lasterketa, munduko klasikorik zaharrena, (lehen edizioa 1876. urtean jokatu baitzen) gaur jokatuko da.
Garaipena erdiesteko izen handiko hainbat txirrindulari daude, esaterako Movistar taldeko Alejandro Valverde eta Mikel Landa gasteiztarra, Kolonbiako Egan Bernal (Ineos) eta Miguel Angel Lopez (Astana), Julian Alaphilippe (Quick-Step) frantziarra eta egungo munduko txapelduna, Mads Pedersen (Trek Segafredo), danimarkarra.
100. edizioa izango da aurtengoa eta parte-hartzaileen artean onenekin egoteko aukerak ere dituzten Jakob Fuglsang (Astana) eta Adam Yates (Mitchelton-Scott) daude, beste batzuen artean.
'Mito' ezizenaz ezagutzen da Milan-Turin lasterketa eta osteguneko Gran Piamonte eta larunbateko Il Lombardia klasikoekin batera, Italiako udazkeneko triptikoa osotzen du.
Klasikoak 179 kilometro izango ditu, Magentatik irtengo dira txirrindulariak eta helmuga Supergako gainean jarrita dago. Lehenengo kilometroak Padanatik igaroko da, Abbiategrasso, Vigevano, Lomellina eta Monferrato, herriak zeharkatuz.
Helmugarako 25 kilometroren faltan errepidea gogortuko da oso. Po ibaia atzean utzi eta Superga birritan igo beharko dute, %9,1eko pendiza duen igoera eta maldarik gogorrena %14koa da.
Azken irabazleak
2018: Thibaut Pinot (FRA)
2017: Rigoberto Uran (KOL)
2016: Miguel angel LOpez (KOL)
2015: Diego Rosa (ITA)
2014: Giampaolo Caruso (ITA)
2013: Diego Ulissi (ITA)
2012: Alberto Contador (ESP)