2. etapa
Luxenburgeko Tourra: Davide Appoloniok lortu du garaipena esprintean
Erredakzioa
Team Sky taldeko txirrindularia izan da azkarrena helmugan. Linus Gerdemannek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Team Sky taldeko Davide Appoloniok irabazi du Luxenburgeko Tourreko hirugarren etapa. Schifflange eta Differdange artean burutu da 200,7 kilometroko etapa hau. Garaipena esprintean erabaki da eta Appolonio nagusitu da Galimzyanoven (bigarren) eta Delageren (hirugarren) aurretik.
Sailkapen nagusiari dagokionean Linus Gerdemannek jarraitzen du lidergoan. Bi segundoko abantaila du bigarren sailkatua den Alexandre Geniezi eta hiru segundo ateratzen dizkio hirugarren sailkatua den Tony Gallopini.
Bigarren etapa:
.1. Davide Appollonio (ITA-Sky) 4.44:31
.2. Denis Galimzyanov (RUS-Katusha) d.b.
.3. Mickaël Delage (FRA-FDJ) d.b.
.4. Romain Feillu (FRA-Vacansoleil) d.b.
.5. Pieter van Speybrouck (BEL-Topsport) d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Linus Gerdemann (GER-Leopard) 14.53:26
.2. Alexandre Geniez (FRA-Skyl) + 02
.3. Tony allopin (FRA-Cofidis) + 03
.4. Maxime Monfort (BEL-Leopard) + 05
.5. Mickael Delage (FRA-FDJ) + 08