Luganon hasiko da
Suitzako Itzulia: Erlojupeko labur batek emango dio hasiera
Erredakzioa
Ekainaren 11tik 19ra jokatuko da itzulia suitzako errepideetan. Txirrindulariek mendian bukatuko diren bi etapa eta beste bi etapa gogor izango dituzte azken erlojupekoa baino lehen.
2011ko Suitzako Itzulia gaur hasiko da, Lugano hirian jokatuko den 7,3 kilometroko erlojupeko batekin. Aurtengo edizioak, mendi gainetan bukatuko diren bi etapa izango ditu (Crans-Montana eta Malbun mendiak) eta gora-behera handiko beste bi etapa ere egongo dira (hirugarren eta zazpigarren etapak). Sailkapen orokorra, Schaffhouse hirian jokatuko den azkeneko erlojupekoan (32 kilometro) erabakiko da.
Faboritoen artean, Leopard-Trek taldeko Franck Schleck eta Fabian Cancellara, Radioshackeko Levi Leipheimer, Lampre taldeko Cunego, Garmineko Vandevelde eta Vacansoleil taldeko Carrara izango dira.
Euskaltel-Euskadik, Koldo Fernandez de Larrea, Gorka Izagirre eta Jonathan Castroviejo izango ditu talde buru.