Erabakia
Frantziako Tourrean izango dela baieztatu du Alberto Contadorrek
Erredakzioa
Italiako Giroko txapeldunak elastiko horia lortzera joango da Frantziako itzulira. Italiako txapelketan hiru aste gogor eman eta gero Pintoko txirrindularia urteko bigarren itzuli handian izango da.
Italiako Giroa irabazi ostean, Alberto Contadorrek Frantziako Tourrean izango dela adierazi du. Madrildarrak prentsaurrekoa eman du bere izenean ospatu den Lehen Zikloturisten Martxan eta bertan Frantziako itzuli handian egongo dela argitu du.
Saxo Bank taldeko txirrindulariak, laugarren elastiko horia bilatuko du, hirugarrena jarraian.
Clembuteroleko positibo emateagatik epaiketa oraindik egiteke dago, baina audientziak abuztuaren 1era arte atzeratu zuen eta horregaitik Contador arazorik gabe arituko da Tourrean.