Itxi

Bilera

Iruñeko alkateak 2020ko Vueltako etapa baten irteera eskatu du, ofizialki

Agentziak | Erredakzioa

Lortuz gero, Espainiako Itzuliko etapa baten irteera laugarrenez hartuko luke Nafarroako hiriburuak, 2012ko (bi irteera) eta 2014ko edizioetakoen ostean.

2019ko Espainiako Itzuliko etapa baten amaiera, esprintean. Argazkia: Efe.

Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Maria Caballero Kirol zinegotzia Javier Guillen Espainiako Itzuliko zuzendariarekin batzartu dira asteazken honetan.

Bilera horretan, 2020ko Espainiako Itzuliko etapa bat Iruñetik ateratzeko aukeraz aritu dira. Etapa hori Aralarren amaituko litzateke.

2020koa ez litzateke Vueltako etapa bat Iruñetik ateratzen den lehenengo aldia. 2012ko Vueltako etapa bat Iruñetik atera zen. Abuztuaren 18an jokatu zen eta 2012ko edizioko lehen etapa izan zen, 16,2 kilometroko erlojuaren kontrako saioa, taldeka. Hurrengo egunean, abuztuaren 19an, bigarren etapa ere Iruñetik atera zen. Orduan 153,5 kilometroko ibilbidea egin zuten Viana arte.

2014ean, berriz, irailaren 3an, Espainiako Itzuliko 11. Etapa Iruñetik atera zen. 153,4 kilometroko etapa izan zen, San Miguel de Aralar arte.

Albisteak (2)