Suitzako Tourrean erorita
Juan Maurcio Solerrek erorikoa izan eta larri dago ospitalean
Erredakzioa
Buruan traumatismoa du kolonbiarrak. Etapako lehen kilometroetan erori da eta helikopteroan eraman behar izan dute osasun zentrora.
Juan Mauricio Soler Movistar taldeko txirrindulariak erorikoa jasan du Suitzako Tourreko seigarren etapako lehen kilometroetan eta ospitalera eraman behar izan dute helikopteroan.
Medikuek esan dute "burmuinean edema, hausturak eta hematomak" dituela. Saint Gallengo ospitalean dago txirrindularia Zainketa Berezien gelan.
Kolonbiarra bigarren sailkatua zen sailkapen nagusian, baina erretiratu egin behar izan da eroriko larriaren ondoren.