Espainiako Txapelketa
Luis Leon Sanchezek Castroviejo gainditu du titulua lortzeko
Erredakzioa
Murztiako txirrindulariak berriro lortu du erlojupeko Espainiako Txapelketa Jonathan Castroviejo bizkaitarra eta Alberto Contador gaindituta.
Luis Leon Sanchezek (Rabobank) Jonathan Castroviejo (Euskaltel-Euskadi) eta Alberto Contador (Saxo Bank-SunGard) gainditu ditu erlojupeko Espainiako Txapelketa irabatzeko. Erlojupekoak 44,5 kilometro izan ditu eta Coves de Sant Josep eta La Vall d''Uxio herrien artean jokatu da.
Rabobank taldeko murtziatarrak 2008an eta 2010ean ere lortu zituen tituluak eta 2007an eta 2009an bigarren postuak.
Sailkapena:
1. Luis Leon Sanchez (Rabobank) 56:43
2. Jonathan Castroviejo (Euskaltel-Euskadi) 57:44
3. Alberto Contador (Saxo Bank-SunGard) 57:55
4. J. Ivan Gutierrez (Movistar Team) 58:30
5. Jesus Herrada (Movistar Team) 58:53
6. Alejandro Marque (Onda) 59:15
7. Gorka Izagirre (Euskaltel-Euskadi) 59:18
8. Jesus Del Nero (NetApp) 59:50
9. Jesus Rosendo (Andalucía-Caja Granada) 1:00:00
10. Lluis Mas (Burgos 2016) 1:00:02