Itxi

Bat-batean

Ione Basterra hil da, 25 urterekin

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kopako eta Espainiako txapeldun eta txapeldunorde izan zen, txirrindularitza egokituan, handbike modalitatean.

Ione Basterra. Argazkia: EiTB.

Ione Basterra Olaguenaga txirrindularia larunbatean hil da, 25 urterekin, Saiatu Fundazioak prentsa ohar baten bidez jakitera emandakoaren arabera. Espainiako Batzorde Paralinpikoak eta txirrindularitza egokituarekin lotutako beste erakunde batzuk ere Orozkoko kirolariaren heriotzaren berri eman dute.

Bizkarrezur bifidoarekin jaio arren, bizkaitarra ibiltzeko gai zen hainbat ebakuntza egin ostean.

Basterrak Espainiako selekzioarekin lehiatzen zuen, eta Kopako eta Espainiako Txapelketako txapeldun eta txapeldunorde izandakoa da, handbike modalitatean.

"Basterra-Olaguenaga familiak ez dio Ioneren bat-bateko heriotzari azalpenik aurkitzen, eta paraziklismoaren munduak emango dien babesak ez du haien nahigabea arinduko" adierazi dute Saiatu Fundazioko arduradunek.