100. edizioa
Alejandro Valverde eta Marc Soler, Movistarreko buruak, Voltan
Agencias | Redacción
Nairo Quintana eta Warren Barguil (Team Arkea-Samsic) eta Miguel Angel Lopez (Astana) txirrindulariek euren parte-hartzea ere ziurtatu dute.
Alejandro Valverde eta Marc Soler izango dira Movistar Team taldeko buruak Kataluniako Itzuliko 100. edizioan.
2020.eko Volta martxoaren 23tik 29ra bitartean jokatuko da eta Eusebio Unzuek zuzentzen duen taldeak lasterketa irabazi nahi duela aurreratu du.
Murtziako gizonak hirutan irabazi du, 2009an, 2017an eta 2018an; Marc Solerrek, ordea, ez du inoiz garaipena lortu, 2017an lortutako hirugarren postua da egun duen markarik onena Voltan. Halere, gazteen sailkapenean lehengoa izan zen urte hartan.
Nairo Quintanak eta Warren Barguilek (Team Arkea-Samsic) eta iazko irabazlea, hots, Miguel Angel Lopez (Astana) txirrindulariek, euren parte-hartzea ziurtatu dute.