ELKARRIZKETA
Ion Izagirre: 'Itzulia berriro irabaztea polita izango litzateke'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoarrak iazko itzuli handien balantzea etsigarria izan zela onartu du eta hobetzea espero du. Txirrindulariak Valentzia eta Andaluziako aste bateko itzuliekin hasiko du denboraldia.
Ion Izagirre, Euskal Herriko Itzuliaren iazko irabazlea, Kanaria Handian entrenatzen ari da denboraldi berriari begira. Bere asmoa aste bateko itzuliak lehiatzea eta itzuli handietan bere sentsazio onenak berreskuratzea da.
Denboraldiko lehenengo zatiaren egutegia pasa den urtekoaren berbera izango da, Giroa kenduta: Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Paris-Niza, GP Miguel Indurain, Euskal Herria eta Ardenas. Ondoren, atsedena hartu eta arreta Tourrean jarriko du, Miguel Angel Lopezekin.
Gipuzkoarrak aste bateko itzuliak izango ditu xede berriz ere. Valentzian eta Andaluzian ederki hastea espero du, Paris-Niza eta Euskal herria prestatzeko balioko zaizkionak.
2019ko Itzulia garaitu ondoren, txurrindulariarentzat "polita izango litzateke errepikatzea". Irabazten saiatuko dela adierazi du, baina iazko presio barik: "Aurreko urtean etxean irabazi beharraren oztopoa gainditu nuen".
Itzuli handien balantzea, ostera, "txarra" izan zela onartu du: "Etsigarriak izan ziren. Baloratu behar da, ikasi, okerrak aztertu eta hobetu".