Tour Down Under, 2. etapa
Caleb Ewan australiarrak erdietsi du garaipena Stirlingeko esprintean
EITB.EUS
Lotto-Sudal txirrindulariak Daryl Impey (Mitchelto-Scott) eta Natahn Haas (Cofidis) gainditu ditu Tour Down Underreko bigarren etapan eta lider berria da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Caleb Ewans (Lotto Soudal) australiarrak erdietsi zuen garaipena Tour Down Underreko bigarren etapan. 135,8 kilometroko jardunaldia Stirlingen amaitu zen eta Ewanek, etapa irabazteaz gain, lidergoa eskuratu zuen, Sam Bennetten (Quickstep) denbora berarekin.
Australiako hegoaldean jokatutako etapak Adelaida Hills zeharkatu zuen, sutearen eraginez kaltetua izan den zonaldea.
Joey Rosskopfek (CCC), etapa hasieran, eta Laurens de Vressek (Astana), azken txanpan, erasoa jo eta ihesaldia lortu zuten, baina 25 kilometroren faltan tropelak Astanako gizona harrapatu zuen.
Txirrindulariek zirkuitu bati lau itzuli eman eta gero esprintean jokatu zuen garaipena.