Otsailaren 23tik 29ra
Froome, Valverde, Pogacar eta Adam Yates, EAUko Tourrean
Agentziak | Erredakzioa
Arabiar Emirerri Batuetako lasterketak 4 etapa lau-lauk, ihesaldietarako bi jardunaldi eta mendiko etapa bat ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alejandro Valverde, Tadej Pogacar eta Adam Yates, txirrindulariak 2020ko EAU Tourrean izango direla aurreratu dute antolatzaileek.
UCI WorldTourreko lasterketa otsailaren 23an hasiko da Dubain eta 29an amaitu Abu Dabin.
Bertan Chris Froome britainiarra ere izango da, INEOS taldeko txirrindulariak lesio larria gainditu eta gero EAU Tourrean berragertuko da. Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen gizona gogotsu eta oso pozik dago berriro ere lehiatzeko.
Arabiar Emirerri Batuetako lasterketak zazpi etapa izango ditu, au etapa lau-lauak esprinterako aproposak, beste bi ihesaldietarako bi jardunaldi eta mendiko bat.
Iazko eta Vueltako irabazlea den Primoz Roglicek ez du parte hartuko.
EAU Toureko etapak
Otsailak 23, 1. etapa, Dubai-Isla Al Marjan, 158 km
Otsailak 24, 2. etapa, Palm Jumeirah-Hatta, 203 km
Otsailak 25, 3. etapa, Sharjah -Rafisah, 198 km
Otsailak 26, 4. etapa, Dubai-Dubai, 171 km
Otsailak 27, 5. etapa, Al Ain-Jebel Hafeet, 162 km
Otsailak 28, 6. etapa, Al Ruwais-Al Mirfa, 158 km
Otsailak 29, 7. etapa, Abu Dabi-Abu Dabi, 127 km