Itxi

180 kilometroko ibilbidea

Dylan Groenewegenek irabazi du Valentziako Itzuliko aurreneko etapa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Castellon eta Vila-real artean jokatu da lasterketa, 180 kilometroko ibilbidean, eta Cedric Beullens, Julen Irizar, Diego Sevilla eta Cristian Scaroni izan dira txirrindularirik azpimarragarrienak.

Dylan Groenewegen (Jumbo). Argazkia: EFE

Jumbo taldeko Dylan Groenewegen holandarrak sprinean gailenduz irabazi du Valentziako Itzuliaren 71. edizioaren aurreneko etapa. Lidertzaren seinalde den elastiko horia jantzi du, gainera.

Castellon eta Vila-real artean jokatu da lasterketa, 180 kilometroko ibilbidean, eta Cedric Beullens (SVB), Julen Irizar (FOR), Diego Sevilla (NTX) eta Cristian Scaroni (GAZ) izan dira txirrindularirik azpimarragarrienak. Etapa hasi bezain pronto, ihesaldia egin dte eta helmugatik hamar kilometro faltan, tropelak aurreneko biei heltzea lortu du.

Azken kilometroetan, erritmo bizian abiatu dira esprinterrak azken orduko ezusteak sahiestu nahian, eta azken unean, Groenewegenek hortzat estutu eta Fabio Jakobsen (DQT) eta Alexander Kristoff (UAD) txirrindulariei gailendu zaie, 4:07:40ko denboran burutuz proba.