Saudi Arabiako Itzulia
Bohuannik lehen garaipena lortu du Arkea taldearekin, eta lider jarri da
Agentziak | Erredakzioa
Bigarren postua helmugan Niccolò Bonifazio italiarrarentzat izan da eta hirugarrena Yevgeny Gidich kazajistandarrarentzat.
Nacer Bohuanni (Arke Samsic) frantziarrak 2020ko lehen garaipena lortu du Saudi Arabiako Itzuliko laugarren etapa esprintean irabazita. Guztira, 137 kilometroko ibilbidea egin dute Wadi Namar Park eta Al Mazuhimiya King Saugìd University artean.
Bohuannik 2018tik zeraman etapa garaipen bat lortu barik eta gaurkoan Niccolò Bonifazio italiarrari (Direct Energie) eta Yevgeny Gidich kazajastandarrari (Astana) gailendu zaizkie helmugan. Irabazleak 3 ordu, 21 minutu eta 55 segundoko denbora egin du, orduko 40,7 kilometroko batez besteko abiaduran. Carlos Barbero espainiarra laugarren izan da.
Garaipen honi esker, 29 urteko frantziarra lider jarri da sailkapen nagusian, Phil Bauhaus aurreko liderra bigarren postura jaitsiz. Bauhaus hamargarren izan da etapan, matxura bat izan ostean. Sailkapen nagusiko hirugarren postua Youcef Reguigui algeriarrarentzat (Terengganu TSG) da.