Itxi

Kolonbiako Tourra, 3. etapa

Molanok bere bigarren etapa irabazi du, esprintean

eitb.eus

Leer en Castellano

Jonathan Caicedo (Education First) txirrindulariak lidergoan jarraitzen du.

Juan Sebastian Molano (UAE Emirates Team), garaile. EFE

Kolonbiako Tourreko hirugarren etapa Paipa eta Sogamoso (177,7 kilometro) herrien artean burutu zen.

Aurreko egunean bezala garaipena esprintean erabaki zen eta Juan Sebastian Molanok (UAE Emirates Team) etapa eraman zuen Edwin Avila (Israel Cycling Academy) eta Alvaro Hodeg (Deceunick-Quick Step) txirrindulariak gaindituz.

Jardunaldian hainbat eraso izan ziren, baina tropelak ez zuen aukerarik eman eta gizon azkarren artean jokatu zen garaipena;  Jonathan Caicedok (Education First) lidergoan jarraitzen du.

Laugarren etapa Paipa eta Santa Rosa de Viterbo artean jokatuko da, 168,6 kilometro, eta tartean 3. Mailako Malterias gaina.

3. etapako sailkapena

.1. Juan Sebastián Molano (UAE Emirates Team) 3:57:00

.2. Edwin Ávila (Israel Cycling Academy) d.b

.3. Álvaro Hodeg (Deceunick-Quick Step) d.b

.4. Juan David Molano (Selección Colombia) d.b

.5. Jhonatan Restrepo (Andrioni) d.b

Sailkapen nagusia

.1. Jonathan Caicedo (ECU-Education First) 7:27:10

.2. Sergio Higuita (Education First) d.b

.3. Daniel Martínez (Education First) md.b

.4. Tejay van Garderen (EU-Education First) d.b

.5. Juan Sebastián Molano (UAE Emirates Team) 40ra

Albisteak (2)