Itxi

Kolonbiako Itzulia (5.etapa)

Molanok bere hirugarren etapa garaipena lortu du eta Higuitak lidertzari eutsi dio

Erredakzioa

Leer en Castellano

Juan Sebastian Molanok irabazi du Kolonbiako Itzuliko bosgarren etapa, esprintean Hodeg (bigarren) eta Restrepo (hirugarren) mendean hartuta.

Juan Sebastian Molano, bosgarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Juan Sebastian Molanok (UAE Emirates) irabazi du Kolonbiako Itzuliko bosgarren etapa, eta hirugarren garaipena eskuratu du aurtengo edizioan. Esprint oso lehiatuan, mendean hartu du Alvaro Hodeg (Deceuninck-Quick Step) Zipaquirako helmugan, Egan Bernalen jaioterrian, Bogotatik gertu.

Irabazleak, lau ordu eta sei minutu behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Hodegek, hirugarrenez ikusi du nola Molanok etapa garaipena 'lapurtu' dion. Jhonatan Restrepo (Androni) izan da hirugarren.

Sailkapen nagusiaren buruan da Sergio Higuita (EF Education First), taldekide dituen Daniel Felipe Martinezekiko eta Jonathan Klever Caicedorekiko 12 eta 14 segundoko abantailarekin, hurrenez hurren.

Bosgarren etapako sailkapena:

.1. Juan Sebastian Molano (UAE Emirates) 4:06:00

.2. Alvaro Hodeg (Deceunick-Quick Step) d.b.

.3. Jhonatan Restrepo (Androni) d.b

.4. Travis McCabe (EU-Israel Start-Up Nation) d.b

.5. Colin Joyce (EU-Rally Cycling) d.b

Sailkapen nagusia:

.1. Sergio Higuita (Education First) 11:25:47

.2. Daniel Martinez (Education First) + 12"

.3. Jonathan Caicedo (ECU-Education First) + 14"

.4. Egan Bernal (Ineos) + 50"

.5. Richard Carapaz (ECU-Ineos) + 58"

Albisteak (4)