UAE TOURRA, 4. etapa
Dylan Groenewegen, azkarrena Dubaiko esprintean
eitb.eus
Holandarrak Fernando Gaviria (UAE) kolonbiarra eta Pascal Ackermann (Bora) alemaniarra esprintean gainditzea lortu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko 4. etapa esprintean erabaki da. Zabeel Park eta Dubai artean 173 kilometro burutu dituzte txirrindulariek eta Dylan Groenewegek (Jumbo Visma) irabazi du.
Oso borrokatua izan da garaipena, baina holandarrak Fernando Gaviria (UAE) kolonbiarra eta Pascal Ackermann (Bora) alemaniarra esprintean gainditzea lortu du.
Lidergoan Adam Yates (Mitchelton Scott) britaniarrak jarraitzen du eta Tadej Pogacar (UAE) txirrindularia bigarren da 1:07ra.
Ostegunean 5. etapa egongo da jokoan Al Ain eta Jebel Hafeet artean (162 kilometro).