Itxi

Koronabirusagatik

Cofidis, Groupama eta Gazprom, koarentenan, martxoaren 14ra arte

eitb.eus

Leer en Castellano

Abu Dabiko hotelean jarraitu behar dute Arabiar Emirerri Batuetako Tourrean parte hartzeagatik.

Tropela EAU Tourrean

Cofidis, Groupama-FDJ eta Gazprom-RusVelo taldeek badakite noiz arte egon beharko diren Abu Dhabiko hotelean.

Arabiar Emirerri Batuetako Tourrean parte hartzeagatik koarentenan daude eta dagoneko badakite noiz arte egin beharko diren, martxoaren 14ra arte hain zuzen ere.

Jesus eta Jose Herrada anaiak Cofidis taldean daude eta aitortu dute 'urduritasuna dela nagusi' ez dakitelako noiz arte egin behar diren hoteletik irten gabe, 'informaziorik ez dutelako'.

Halere, azken orduetan egoera hori aldatu egin da. 'Ofizialki jaso dugu komunikatua. Nahiz eta oraindik hamar egun falta handik irteteko lasaitua hartu dugu informatu gaituztelako', adierazi du Thierry Vittuk talde frantziarraren presidenteak.

Arabiar Emirerri Batuetako Tourra, otsailaren 23an hasi eta 29an amaitzekoa zena, bertan behera geratu zen, koronabirusa dela-eta, lasterketaren ardura duen RCS enpresak jakitera eman zuenez.

Albisteak (3)